domingo, 9 de enero de 2011

Komikia: CHEren biografia grafikoa

  Ikasleen oporraldia joanda, hona hemen gonbidapen polita komikia eta Historia maite dituzuenentzat: "Una biografía gráfica. CHE. Vida y leyenda de Ernesto Guevara", Sid Jacobsonek idatzia eta Ernie Colónek marraztua.

Ediciones B, 2010.
  2010eko urrian argitaratu zen, azal gogorrez koadernaturik dago, 120 orrialde ditu, 15 x 23 zm., eta koloretan. 19,50 €tan saltzen da.

CHE Bolivian, Armadak erail baino
zortzi hilabete lehenago, pág. 100.
Hori bai, San Pedro liburutegian (ezta Iruñeko besteetan ere) ez dagonez, interesik izanez gero, badakizue, nire etxeko komikitekan duzue eskuragarri.

  Nire ustez, oso ongi dago, alde guztietatik. Bereziki, ahalegin berezia egin dute egileek Ernesto Che Guevara kide eta lider iraultzailearen figura garaiko testuinguru soziopolitikoan kokatzeko, Latinoamerikan zein Gerra Hotzak baldintzatzen zuen mundu oso hartan.

  "Motozikletaren egunkaria"rekin hasiera ematen zaio biografia txukun honi. Jarraian, 1953ko Latinoamerikaren egoerari errepasoa egiten zaio eta Che, berriro lurralde horietan murgilduta, Kubaren prozesu iraultzailearen protagonista agertuko zaigu. Eta etengabe, sugar iraultzaile itzalezin hori, Kongora eta Boliviara eraman zuena.
  
    Euskaraz badaukagu 1997an Aitor Zuberogoitiak idatzitako autobiografía: Ernesto "Che" Guevara, Elkar-ek argitaratua. Hau bai, badago auzoko liburutegian.
 
Elkar, 1997.

  Haurrentzat, gaztetxoentzat eta euskara ikasten ari den ororentzat ere badago euskarazko liburua, Che Guevara: ametsen komandantea, Lore Agirrezabalek idatzitako eta Txalapartako Axuri Beltza bilduman argitaratua.

Txalaparta, 2007.
   Eta bukatzeko... abesti bat, Kubako Carlos Pueblak 1965ean idatzi eta mundu osoan CHE maitatzen ikasi zuten/duten guztiek abestu egin zutena/dutena:

video


COMANDANTE CHE GUEVARA
Carlos Puebla

Aprendimos a quererte,
Desde la histórica altura,
Donde el sol de tu bravura
Le puso cerco a la muerte.
Aquí se queda la clara,
La entrañable transparencia
De tu querida presencia,
Comandante Ché Guevara.
Tu mano gloriosa y fuerte
sobre la historia dispara,
cuando todo Santa Clara
Se despierta para verte.
Aquí se queda la clara,
La entrañable transparencia
De tu querida presencia,
Comandante Ché Guevara.
Vienes quemando la brisa
con soles de primavera
para plantar la bandera
con la luz de tu sonrisa
Aquí se queda la clara,
La entrañable transparencia
De tu querida presencia,
Comandante Ché Guevara.
Tu amor revolucionario
te conduce a nueva empresa,
donde espera la firmeza
de tu brazo libertario.
Aquí se queda la clara,
La entrañable transparencia
De tu querida presencia,
Comandante Ché Guevara.
Seguiremos adelante
como junto a tí seguimos
y con Fidel te decimos :
"¡Hasta siempre Comandante!"
Aquí se queda la clara,
La entrañable transparencia
De tu querida presencia,
Comandante Ché Guevara.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso interesgarria. Batez ere, Chek bizi izandako garaia ezagutzeko. Eta Che bera pertsona bezala eta politikoki nola formatu zen ikusteko. Oso hunkarria da fusilatzean hilko zuenari zuzendu zizkion hitzak: "dispara cobarde, solo vas a matar a un hombre".
Mariaje

Anónimo dijo...

Nire iritzia Mendillorritik:
Aurten, Euskara ikasten ari naiz eta liburu bat irakurri behar izan dut.
Che Guevara, ametsen komandantea liburua izan da nire aukeratua.
Liburua atsegina eta oso erresa da irakurtzeko.
Asko ikasi du Che Guevararen bizitzari buruz.
Ez baduzu irakurri, anima zaitez pena merezi du eta.
Nieves