lunes, 24 de enero de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant


BAKE ANTZA

Jendeak batak bestea hiltzen duenean gerla sasoia da. Jendeak batak besteari bizitzen uzten ez dionean bake sasoia da.

BAKEAREN PIPA

Sarritan eseri ziren "larrugorriak" eta "mosuzuriak" bakearen pipa fumatzera.
Bakea egin, bakearen zeremonia ospatu eta, handik gutira, gerlara itzultzen ziren.
Halako batez, bakearen pipatik xurgatzearena egiten ari zirela, indio zaharra ohartu zen:
- Pipatu, pipatuko dute, baina ez dute keerik tragatzen.




BAKEZALEAK


Ederra bakea baledi. Txarrak ez du balio, onez behar dugu. Baina bakezale asko eta bakegile gutxi.


Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997.

 

No hay comentarios: