martes, 18 de enero de 2011

Xabier Beortegik itsasoratu behar izan du

Gaur, 11 arrantzalek, horien artean Xabier Beortegi auzokideak, etxetik atera behar izan dute, eta egun asko egingo dituzte etxera etorri gabe, segurtasun eza jaun eta jabe den inguruetan. Itsasontziak, ordea, sendo iraungo du etxerako bidean. Zain izango gaituzte auzoko kaian.

video
                                                  
[01:35 minutu]
                                                  
Shea Itsasoa Rockall Shea
(Irudiak & Musika: Juan & Eugen Bidegain)

"1977. urteaz gero, Ondarroako arrantzaleek ROCKALL eta HEBRIDAS itsasoetan arrantzatzen dute.
IPAR ESKOZIAN, etxetik 1800 km.tara, hiruhilabete, hau da, 100 egun egingo dituzte etxera etorri barik, haizea jaun eta jabe den inguruetan.
Horrelako egoeretan arrantzaleek itsasontzia "poxpolo kaxa" edo "intxaur-oskola" del esaten dute".

Hona hemen Juan Bidegainek sortutako http://www.itsasoa.com/, arrantza munduari eta itsasoari buruzko irudi museoa. Une honetan 35 bideo inguru ditu bertan ikusgai. Itsasoarekin lotuta dauden bideo motzak, berbarik gabekoak eta erakargarriak, alazeko arrantza nola egiten den -hegaluzearena-, nola egiten den berdeletan, olatuak, Ondarroako portuaren bizimodua... topatuko dituzu.

Besarkada bero bat Xabierren familia eta lagunei.

1 comentario:

Arrotxapeako auzokideak dijo...

Animo, Fuji, ziur gaude egun hauetako maremotoaren ondotik bihar itsasoa baretu eta eguzkia irtengo dela