lunes, 7 de febrero de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant

DINASTIA


Maisuak galdetu duenean:
- Zein da Europak Erdi Aroaz geroztik jasan duen izurriterik latzena?
Haur txintxoak besoa altzatu eta, baimena eman diotenean, zalantzarik gabe erantzun du:
- Izurrite borbonikoa.


ERREGEA


Baten batek izendatuko zuen eta, lehoiak esan zuen:
- Neu naiz erregea!
- Nortzuk izendatu zinduten ba errege?
- Saiek, zakurrek, harrek...
- Orduan zeure kontura bizi direnek izendatu zinduten errege...
- Bai, baina beste batzuek ere izendatu ninduten errege...
- Nortzuk?
- Oiloek, arratoiek, tximinoek...
- Orduan bildurra dizutenek ere onartu zinduten.
- Bai ba!
- Orduan, zeure kontura bizi direnena eta bildurra dizutenen erregea izango zara akaso, baina ez zara gure erregea!


Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997.

No hay comentarios: