viernes, 4 de febrero de 2011

Komikia: "La Ola" ["Olatua"]

Una novela ilustrada muy adecuada para entender cómo puede nacer y extenderse el fascismo... hasta que llega a ser demasiado tarde. Se encuentra en la Biblioteca del barrio.

La Ola komikiaren azala


   
Komikiaren fitxa:
La Ola
Jatorrizko izenburua: Die Welle - Graphic Novel
Morton Rhue
Stefani Kampmann
Itzulpena: Carme Gala
176 orrialde
17,5 x 24 zm., azal gogorrak
Prezioa: 19,00 €

Auzoko San Pedro Liburutegian badago.
[Prezioa liburutegian: 0 €, momentuz]





Hona hemen Komikia atalean luzatzen dizuedan bigarren proposamena, La Ola, Stefani Kampmann-ek egindako lehenengo eleberri grafikoa.
Morton Rhuek (Todd Strasser-en ezizena) idatzitako eleberri baten moldaketa da La Ola, "Hirugarren Olatua" esperimentu soziologiko polemikoan oinarritutako lana. Egiazko gertaera horretan, 1960. hamarkadaren amaieran, Kaliforniako Institutu batean, Ron Jones irakaslea saiatu egin zen bere ikasleei ikustarazten zein erraz eraman daiteke masa "alde ilunera".
La Ola komikian, Ross historiako irakasleak nazismoa azaltzen duenean, ikasleek ezin dute ulertu alemanen jarrera itsua eta naziek zein erraz manipulatu zituzten.


La Ola, 27 or.

Ikasleek zera baieztatzen dute: Haiek ez zituzten manipulatuko, nazien aurka altxatuko zirela. Orduan, irakasleak esperimentua abian jartzea erabakitzen du. Bi izango ditu helburu: batetik, jarrera faxistak nola sortzen diren azaltzea; bestetik, alemanei gertatutakoa edonoiz eta edonon gerta litekeela ikustaraztea. Hala ere, esperimentua eskutik joaten zaio eta arriskutsua izaten hasten da.


La Ola, 52 or.

Izan ere, Berlingo ilustratzaile gazte Stefani Kampmannek lortu egin du eleberri grafiko honetan jatorrizko liburan bizi den mehatxuzko giroa. Animatu eta irakurri, faxismoa, zorigaiztoko fenomeno politiko hori, iraganeko kontua ez baita.


La Ola, 159 or.

Hemen ere baduzue 2008an Dennis Ganselek zuzendutako "Die Well" ("Olatua") filmaren inguruko trailerra [01:33 m.]. San Pedro liburutegian badago.

video

Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=azjctIF8xV4

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Me ha parecido muy bueno el komik, y el blog también, lo miro casi todos los días Agur

Anónimo dijo...

Iksi nuen pelikula , nik uste dut komikiak pelikula, baino hobeago a da