martes, 22 de febrero de 2011

Sahara askearen aldeko artea Arrotxapean.



Con el objetivo de denunciar la grave situación del Pueblo Saharaui y reivindicar su liberación, cien artistas navarras/os y la Asociación Navarra de Amigas/os del Sáhara han organizado una exposición de obras artísticas. Se encuentra en Reciclarte, local rotxapeano situado en el número 5 de la calle Bernardino Tirapu. La exposición se inauguró el pasado viernes, y se podrá visitar únicamente durante el próximo fin de semana. ¡Acude a celebrar el 35 aniversario de la proclamación de la República Independiente del Sahara!.

Argazkia: Patxi Abasolo
 Hurrengo asteburuan ehun artistaren lanak izango ditugu Arrotxapeako Reciclarte aretoan. 
 
Argazkia: Patxi Abasolo.

Irene Arrizurietak  Berrian azaldu bezala, Herri Sahararraren egoera larriaz ohartarazteko eta Sahararen askatasuna aldarrikatzeko, artelanen erakusketa bat antolatu dute Nafarroako hainbat artistak eta ANAS Sahararren Lagunen Nafarroako Elkarteak. Arrotxapeako Reciclarte aretoan jarri dute erakusketa, eta ehun artistaren lanak izango ditugu ikusgai hurrengo asteburuan.

Marokok 1975ean okupatutako lurraldean bizi diren sahararren bizi-baldintzak kaskarrak dira, eta Nafarroako hainbat artistak Aaiunen dauden kanpalekuetako sahararrei elkartasuna adierazi nahi izan diete. Erakusketaren bidez, kanpalekuetan bizi direnen premiak azaldu nahi izan dituzte. «Nork bere harri koskorra jarri du erakusketan», esan du Patxi Aldunate artistak.

 Aurreko asteburuan zabaldu zuten Sahara aske baten aldeko arte erakusketa, Arrotxapea auzoko Reciclarte aretoan (Bernardino Tirapi kalea, 5), eta Mohamed Gailani kontsulordeak artista nafarren ekarpena eskertu zuen. Erakusketan ehun artistaren lanak ikus daitezke; 25 artista sahararrenak dira, eta gainontzekoak, nafarrenak. Lan guztiak tamaina berdinekoak dira, hala ere, artista bakoitzak nahi izan duen teknika erabili du eta gatazkaren interpretazio askea egin du. Saharako artisten lanak oso adierazgarriak dira.

Artzai, artesaharalibre.blogspot.com
Guztietan Marokoko Gobernuak Sahara Mendebaldean altxatutako 2.700 kilometroko harresiaren aipamena ageri da. Lanak sahararrek egunero bizi duten errepresioaren lekuko dira: odola, alanbre hesiak, pertsonen aurkako minak dira lan horietan ageri direnak. Erakusketak harresiaren bidegabekeria ere salatu nahi du. Horretarako, Reciclarteko paretetan artelanak segidan eta bata bestearen ondoan jarri dira, lan bakoitzak harresi horren harri bat erakutsi nahi duelako.

Lahdiabachari, 4. kurtsoko umea. Argazkia: P. Abasolo.
Erakusketen ibilbidea bukatzen denean artelanak kanpaleku sahararretara bidaliko dira, Smarako eta Tifaritiko liburutegietan gordetzeko. Kanpalekuetan dauden oinarrizko beharrak asetzeko artelanak saltzeko aukera aztertu zuten, baina gizakiak izpiritua ere elikatu behar duela uste du Galianik. «Gizakia ez da bakarrik ogiarekin bizi. Izpiritua ere landu behar du. eta nahiago dugu artelanak kanpalekuetara bidali».



Saharako musika eta kultura


Argazkia: Patxi Abasolo.

  Erakusketaz landa, ANASek Saharako musika eta kultura ezagutzeko aukera ere eskaini nahi izan du, eta, horretarako, kontzertuak eta hitzaldia bat antolatu ditu. Ostiralean, musika sahararra izanen da, 21:00etan. Kontzertua emango dute, besteak beste, Salek Brahim, Smail Banane, Wala eta Nayat musikariek. Igandea da erakusketa ikusteko azken eguna. Egun horretan sahararrek festa handia eginen dute, Saharako Errepublika Independentea aldarrikatu zela 35 urte beteko baitira, eta Fronte Polisarioko Mohamed Abdalahik hitzaldi bat emango du, 19:30ean.

Hona hemen erakusketan azaltzen diren artelanak: http://artesaharalibre.blogspot.com.






No hay comentarios: