jueves, 10 de marzo de 2011

1522-2011: AMAIURko Gaztelua.

El 13 de marzo tenemos una cita en Amaiur. La Iniciativa 1512-2012 Nafarroa Bizirik hace un llamamiento a homenajear a quienes hace 500 años defendieron el Castillo de Amaiur, y con él la independencia de Navarra. Más información: http://www.1512-2012.com./

1522-2011: AMAIURko Gaztelua.
Adore handiko erresistentzia.


Amaiur-2011.

Ordurako nafar independentistek kontrolatzen zuten lurraldea oso murritza zen. Jauregizar, Jaso, Azpilkueta, Ezpeleta, Mauleon, Belzunce, Medranoko Belaz eta beste sendi gutxi batzuek 1521-1522 tarteko neguan euren babespean zituzten lurraldeak honako hauek ziren: Nafarroa Beherea, Donibaneko gotorlekua, Zangozako merinaldeko gune batzuk, Bidasoako bailara eta Hondarribiako plaza. 1522ko hasieran espainiarrek Amaiurko gaztelua hartzeko prestakuntzei ekin zieten. Iruñea, Tutera eta beste hainbat herri behartuak izan ziren erregeordeari dirua uztera, kanpaina horri ekin ziezaion. Bidaian erabili zituzten animalien jabeek halabeharrez joan behar izan zuten Amaiur konkistatzera zihoan armadarekin, hori baitzen euren ondasuna berreskuratzeko modu bakarra. Zaldun eta noble guztiei Amaiurko kanpainan parte hartzeko deia egin zieten. Azaltzen ez zena erregearen traizioa egiten zion.
  10.000 soldadu inguru eraman zituzten aipatu gaztelu hori setiatzera. Gaztelu barruan ehun lagun inguru besterik ez zen. Beste ehun lagun inguruetan saiatu ziren espainiarren ahalegina zapuzten. Azkenean gaztelua espainiarrek gaztelua konkistatu zuten. Amaiurko harresiak defendatu zituzten gudariek erakutsitako adoreak eta erresistentziarako gaitasunak aho bete hortz utzi zituzten setiatzaileak. Armada inperialak 16 artilleria pieza erabili zituen, ordurako zaharkitua zegoen gaztelu baten aurka, baina gotortuek tinko eutsi zioten. Are gehiago, bi kainoi eta kulebrina bat apurtzea lortu zuten.
  Heroikotzat jo daitekeen barne erresistentzia horrek armada inperiala dorre nagusia dinamitatzera behartu zuen. Horixe izan zen amaieraren lehen urratsa. “Kubo handia [dorre nagusia] minatua eta eraitsia izan zen eta horren bidez irabazi ahal izan zitzaion etsaiari”, beti ere irabazleen kroniken arabera.
 Espainiarrek kanpaina horretarako maileguan jasotako dirua ez zuten sekula bueltatu. Bildutako zorrei aurre ez egiteko, erregeordeak bere kargua behin behinerako utzi zion Leringo kondeari. Honek hainbat eta hainbat ordainketa atzeratu egin zituen eta gutxi batzuei bueltatu zien dirua.
Espainiar erregeak bi zedula sortu zituen. Haietan itxurazko barkamen publiko bat iragarri zuen. Praktikan, aipatu bi agiri horien bitartez “maiestatearen aurkako” kriminalak zeintzuk ziren zehazten zuen eta bere ondasun guztiak enperadorearen hurbilenekoenei eman zizkieten. Epaiketa gehiago izan zen, baita heriotza zigorrak ere; Martin Bertiz “zaharra”ri, Juan Pérez Azpilkuetakoari eta beste batzuei ezarritakoak, esaterako.[1]


  "Zatoz!", 1512-2012 Nafarroa Bizirik.


[1]             “Konkistak 500 urte: Deuseztatu ezin izan duten oroimena” liburutik hartua. Orreaga liburudendan eta Ipar Gorri-n salgai. 10 €.
 

No hay comentarios: