lunes, 14 de marzo de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant


JABETZA

Obreroak, obreroen obra obreroena dela hasi ziren esaten lantegian, jabetzaren logika nahaspilduz.
Jabetza lapurreta dela ere esaten zen. Lurra laborariaren dela hasi zen zabaltzen baserrietan.
Ugazaba aberatsek ez zuten logika errebeldearen aurkako argudiorik, harik eta apeza -arima trafikante ezaguna- pulpitotik mintzatu zen arte:
- Obra obreroarena dela? Soroa baserritarrarena dela? Baina, arraultza oiloarena da ala!


Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997.

No hay comentarios: