lunes, 21 de marzo de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant

 KLASEAK.


Estudianteena da sektorerik iraultzaileena, klaserik gabeko gizartean bizi nahi luketelako.

KOMUNISMOA.

Komunista izatea, gure gizartean, putakumea ez izateko modu bakarrenetako bat da, komunistek komunista izatea, behin baino gehiagotan, putakumea izateko beste modu bat bihurtu arren.

KONTSUMITU.

Aditz transitiboa da, baina aditz intransitiboa bihurtzen ari da. Populazioak kontsumitu egiten du hau edo hura, baina populazioa aldiberean kontsumitu egiten da.


Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997

No hay comentarios: