lunes, 28 de marzo de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant

LEGEBIDEA.

Errespetoa merezi duen arautegi bakarra trafiko arautegia dela esan omen zuen, Herbert Marcuesek. 
Baina semaforoak hamaika urtez aldaketarik gabe gorria markatzen badu, orduan ez du errespetorik merezi.

LUZENKERIA.

Euskaraz hitz lizunik ez dela esan ziguten. Baina, ez da izango ba! Hamaika hitz lizun entzuten da, merkatu beltz semantikoan. Dirua bailiren erabiltzen dira.
Hitz lizun bat: "maitasuna". Pulpitoko apezaren ahoan, poeta erromantikoaren luman, telebista anuntzioaren irudiekin...
Lizuna da, zer esanik ez, "aberria". Baina "herri" hitza ere nahiko lizuna izan daiteke.
Beste hitz lizun bat "askatasuna" da.
Oso lizuna egin da baitaere: "bakea". Bakea oso lizuna da batez ere taktikoki sarraskiaren estrategia jarraitzeko erabiltzen denean.
Oso lizuna da "demokrazia", agintarien moldean errepikatua.
Merkatu beltz semantikoan merke, ia debaldean, erositako hitz dira. Sos faltsua lez pasatzen dira eskurik esku, eskuak ere lizuntzen dituztela, ematen dutena baino gehiago eskatuz.
 
 
Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997

No hay comentarios: