sábado, 26 de marzo de 2011

Elkartasun koloreak: Epifanio Arana Narbarte.


Epifanio Arana, Irria aldizkaria, 2011ko martxoa.

Arrotxapeako Epifanio Arana dugu hil honen Irria aldizkariaren "Elkartasunaren koloreak" ataleko protagonista. Orrialde horretan tokia gorde dute mundua kolorez betetzen duten eta elkartasunaren bandera lau haizetara zabaltzen duten pirata maitagarrientzat. Hona hemen Epifanioren historia:



Epifanio Arana, Elkartasuna bizikleta gainean.

Aitona maitagarria da Epifanio. Iruñean jaio zen duela 78 urte, Arrotxapea auzoan. 50eko hamarkadan, txirrindulari handia izan zen. Hainbat aldiz izan zen Nafarroa Garaiko txapelduna, eta Espainiako mendiko Txapelketa ere irabizi zuen. Iruñean bertan bizi da gaur egun ere, Carmen emaztearekin, eta denbora pasatzeko lagun dituen ametsekin.
Duela lau urte, esaterako, koadroak margotzen hasi zen, olioarekin. Denbora gehiago eskaintzen dio, ordea, 
Irria aldizkaria, 2011ko martxoa
bizikletak konpontzeari. Hori du zaletasun gustukoena. Etxabakoitz auzoko biltegi batean ordu asko ematen ditu horretan. Erretiratu zenetik, 2.000 bizikleta baino gehiago konpondu ditu bertan, behar dituzten herrialdeetara bidaltzeko: Afrika (Kamerun, Ghana, Ginea Bissau, Benin...) eta Haitira, batez ere.
Lagun batek, Estebanek, urtero, bere kabuz, erabilitako arropaz eta konpondutako bizikletaz betetako dozenaka eta dozenaka edukiontzi bidaltzen zituen Afrikako zenbait herrialdetara. Estaban, ordea, duela zenbait hilabete hil egin da, eta orain inork ez du bitartekorik jarri nahi konpondutako bizikletak bidaltzeko. Ehun bizikleta baino gehiago dituzte dagoneko zain, konponduta, edukiontzi berriak noiz aterako. Bizikletak ez ezik, gainera, Etxabakoitzen, arropaz betetako biltegiak ere zainl daude. Biltegiak ere, ordea, laster desagertuko dira, abiadura handiko trena igarotzeko botako baitituzte.
Epifaniok badaki, laster, bere eskuekin konpondutako bizikletak ez direla urrun helduko. Bitartean, bizikletak konpontzen jarraituko du, eta irribarrea emazteari, ingurukoei eta, batez ere, sei ilobei pintatzen ahaleginduz.

No hay comentarios: