viernes, 25 de marzo de 2011

Hamaika TVn.

Martxoaren 9an Hamaika Tv-n izan nintzen, 1512-2012 Nafarroa Bizirik-eko kide gisa. Lehenengo aldiz Plato batean, kamaraz inguratuta. Egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskaraz ikus daitekeen Telebista-proiektu interesgarria benetan. Gainontzekoetan, Interneteren bidez ikusteko aukera ere badago. Hamaika Tv eta hamaika langile, horiek guztiak gazte, egitasmo berri guztietan gerta ohi bezala. Hasierako urduritasuna gaindituta, ezin hobe eman genituen 20 minutu horiek, oso giro atseginean. Tira, bada, nola ez bildu esperientzia berri hori gure Historiaren Txoko honetan, ezta? Ea laster gainontzeko lurraldeetan ere zuzenean ikusteko aukera dugun. Hala bedi!


Badirudi hainbat ordenagailutan ez dela elkarrizketa ikusten. Nik ere ez dakit zergatik, programaren bat beharrezkoa ote? Hona hemen Hamaika TVarekiko lotura: "Elkarrizketa: 1512-2012 Nafarroa Bizirik".


1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo, nik ezin dut saioa ikusi.