martes, 22 de marzo de 2011

Picassoren GERNIKA 3 Dn.

Ez dakit Pablo Picassoren Guernica zuzenean ikusteko aukera izan duzuen. Duela 25 urte, Madrilera egindako lehenengo bidaian, hori izan zen egin nuen lehenengo gauza: Prado museoko El Retiro aretoan zegoen Guernica ikustera joatea. Zinez, ederra iruditu zitzaidan. Ez dut berriro zuzenean ikusi. Georgiako Unibertsitateko Lena Gieseke 3 Dn egindako lan honekin, hala ere, orduan eragindako zirrara bera sentitu dut. Zer deritzozu?

video

[http://www.youtube.com/watch?v=I_65LYLzvvI&feature=player_embedded
Iraupena: 02:54 minutu]

Urteak eman ditu Gernika-Lumo udalak Guernica Gernikara eraman dezatela eskatzen. Hurrengo apirilaren 26an 74 urte beteko dira Gernika bonbardatua izan zenetik. Hori dela eta, atxikimendu-kanpaina bideratu dute zilegi den aspaldiko aldarrikapen honen alde. Beraz, animatu eta sinatu: "Guernica Gernikara".

No hay comentarios: