lunes, 11 de abril de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant,



NARRAZ.


Zutik mogitzea baino ziurragoa izango da narraz ibiltzea. Baina narraz mogitzea baino zuhurragoa da oinez ibiltzea.


NAZIONALISMOA.


Baina nazioa ez da bakarrik anitza, zaititua, gatazkatsua. Nazioa komunitate imajinarioa da.
Nazio tipienaren partaideek ere ez dituzte bere komunitate lagun guziak ezagutzen. Komunitatearekin identifikatzeko, beren arteko elkartasuna asmatu eta etengabe imajinatu behar dute.
Horregatik da literatura eta artea arazo nazionala. Horregatik erabakitzen dute eskolek eta, gero, komunikabideek zein den nazioa eta zein ez den. Nazio arazoa imajinazio arazoa delako.


Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997

No hay comentarios: