jueves, 28 de abril de 2011

Komikia: "V de Vendetta"


  V de Vendetta es una novela gráfica escrita por Alan Moore e ilustrada por David Lloyd. La historia está ambientada en Gran Bretaña durante un futuro cercano y tras una guerra nuclear parcial, con gran parte del mundo destruido. Un misterioso anarquista apodado "V" empieza una violenta campaña con el fin de derrocar ese gobierno. La encontrarás en la biblioteca del barrio.

Planeta-k 2005ean argitaratutakoaren azala.

Historiaren Txokoa izan beharrean, nire egunkaria izango balitz, horrela hasiko litzateke: "Apirialaren 28a. Umetxoek, lehenengo aldiz, fardalik gabe egin dute lo". Baina, tira!, etxeko kontuak utziko ditugu eta gaur, Día Internacional de la Salud y la Seguridad en el Trabajo, bestelako proposamenarekin natorkizue: “V de Vendetta” eleberri grafikoa, Alan Moorek idatzitako eta David Lloyd-ek ilustratutako hamar komiki liburu osatutako lana. Britainia Handian dago kokatua historia, non, etorkizun hurbil batean, guda nuklear partzial batek munduaren zati handi bat suntsitu egin duen.

Guy Fawkes gogoan, 14. or.
Garai horretan Britainia Handian alderdi faxista batek agintzen du. Aurrean izango du iraultzaile misteriotsu bat, V, zeinek Guy Fawkes-en mozorroarekin izkutaturik (1605ean, Fawkes Parlamento ingelesa lehertarazten saiatu zen) gobernuaren aurkako kanpaina bortitza bideratzen duen. Helburu bikoitza du: batetik, gobernua kentzea; bestetik, jendea bultzatzea bestelako jendartearen alde egitera.

V telebista-estudioetan sartu eta herriari zuzentzen ari zaio, 116. or.
Tortura saioak ere gordinki azaltzen dira, 159. or.
2006an Wachowski anaiek pantaila handira eraman zuten "V", James McTeigueren zuzendaritzapean. Hugo Weaving (V) eta Natalie Portman (Evey Hammond) dira protagonista nagusiak. Nahiz eta komikiaren hainbat elementu ez azaldu (Vren ideologia anarkista, esatebaterako), eta horrek Alan Moore idazlearen arbuioa eragin, filmea ere ikustea gomendatzen zaituztet. Hori bai, aurretik nobela grafikoa irakurrita, jakina!.

video


Ea, bada, San Pedro liburutegira hurbildu eta “V de Vendetta” eskuratu, ez zara damutuko!


No hay comentarios: