lunes, 2 de mayo de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant

POSPOLUTAKO HITZAK

Biztu ez bazaizu, hitz hori bota eta saiatu beste bat bizten. Hitzak, pospoluak bezala, batzu bizten dira eta beste batzu ez. Batzu indarrik gabe bizten dira, bestetzuk sugartu eta alkondara ere erre ahal dizute.

PRATT, HENRY

William T. Sherman jeneral yankiak proposamen hau egin zuen:
"Zenbat eta indio gehiago hil aurten, gutiago hil beharko dugu datorren urtean".
Henry Pratt koronelak, ostera, proposamen humanista hau egin zuen:
"Indioa hil eta gizona salbatu".
Eta zibilizatu eta onbera fama irabazi zuen.


Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997

No hay comentarios: