lunes, 9 de mayo de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant


PROGRAMA


Telebista programa benetan on bat prestatu da egunero emateko, hamarretatik bederatzi t'erdiak arte.


PROLETARGOA


Hitz eruditoa, gizarte arazoen teorikoek zabaldu bait zuten XIXgarren mendean zehar. Proles edo "haurridego" hitzetik zetorren. Proletario biztanle pobrea zen, erromatarren arteko azken mailako jendea. Hitza erabiltzen lehendabizikoa J. J. Rousseau izan omen zen, 1761 urtean.
1871n Antonio Canovas del Castillo Karl Marxek baino hitz gutiagotan definitu zuen:
"Beti izango da gizartean behe maila bat, proletargoa, bi modutan kontrolatu beharko dena: karitatearen, ilustrazioaren eta moralaren bidez alde batetik eta, lehen bide hori aski ez denean, indarrean eta bortxaren bidez".


Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997

No hay comentarios: