lunes, 16 de mayo de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant

SUAK

Bizten ditugun garretan erretzen gara.
 
SUPER


"Super" aurrizkia, hitz desberdinen lagun lez, Estatu Batuetan ugaldu zen mende hasierako urteetan. Egundoko hazkundearen islada zen: industria, banka, hiriak, klase dieferentziak, dena neurririk gabe hazen ari bait zen.
Estatu Batuak nazio berria ziren, lurrez handiak ziren, eta dena eskerga, dena gehiegizkoa ari zren agiten...
Supermerkatuak zabaldu ziren, ekonomistak superhazkundea aipatzen hasi ziren, superirabaziak omen zeuden negozioetan, supergizonaren ipuin-mitoa asmatu zen, eta superaberats ugari zegoen, superpobreak ere izan arren, Estatu Batuak superpotentzia ziren, eta bere superkultura zabaldu nahi zuten munduan zehar, supermiseriaren bazterretara, eta supergelak ere laster helduko ziren...
Small is beautiful susmatzen hasi ginen, orduan.


Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997.


No hay comentarios: