lunes, 13 de junio de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant

ZEBRA


  Zebrari galdetu nion:
  - Zer zara zu, beltza zerrenda zuriekin? Ala zuria zerrenda beltzekin?
  Eta zebrak erantzun egin zion:
  - Zu ona zara, ohitura txarrekin? Ala txarra, ohitura onekin?
  Zaratatsua zara, lasai aldiekin? Ala lasaia, ohitura onekin?
  Zoriontsua zara, egun tristeekin? Ala tristea, egun zoriontsuekin?
  Txukuna zara, zenbait zerrikeriarekin? Ala zerria, txukuntasun batzuekin?
  Eta abar, eta abar, eta abar, eta abar, eta abar, eta abar jarraitu zuen.
  Eta  zebrari ez nion berriro bere zerrendei buruzko ezer egundo galdetu.

                                                                       (Shel Silverstein)

    Ia sei hilabete dira jada Joseba Sarrionaindiaren "Hitzen ondoeza" irakurtzen hasi ginela. Bai, ikasturtearekin batera, liburua ere amaitzear dugu. Iruzkin gutxi jaso badugu ere, gustura irakurriko zenutela espero dut.

No hay comentarios: