lunes, 20 de junio de 2011

Hausnartzen/Reflexionando/Réfléchissant

ZIGORRA


Agbede deitzen diren afrikar tribuetan hilketak modu berezian zigortzen omen ziren. Zigorra hau omen zen: hiltzaileek bere ordura arteko izena eta izana guziz ahaztu eta hilaren identitatea asumitu behar omen zuen. Hilaren etxera bizitzera joan eta haren gauzak beretzat hartu, alargunarekin ezkonduz esate baterako, eta hilak zuen ohitura eta ospearekin bizi behar omen zuen harrezkero.

ZINTZOAK

Legez kanpoko guziak berez gaiztoak direla sinestarazi nahi digu Estatuak.
Bob Dylanen Absolutely Sweet Mary kantan, ostera, bada gatzdun esaldi bat:
"Zintzo izan behar
legez kanpo bizitzeko...".


Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Eskerrak Bok Dylanek dioela, bestela...