sábado, 11 de junio de 2011

為什麼我們的派對... Gora Arrotxapeako jaiak!

   Atzo, 20:00etan, Batean taldeak eta Fujiren amak bota zuten auzoko jaiei hasiera eman zien txupinazoa. Jendez gainezka zegoen jai-eremua. Hona hemen Ezkaba aldizkariak Jaietako programan idatzitako testua. Hori bai, Egitarauan agertu behar zen bezala, txineraz hasiz eta amaituz. Inprimatzeko arazoak izango ziren.
 
Ezkaba aldizkaria

我們的雜誌, a nosa revista, revista noastră, nuestra revista... gure aldizkaria. Sí, la revista Ezkaba ha sido, durante todo otro año, la voz de la Rotxa. Sus páginas han sido reflejo de multitud de pequeñas historias, esas historias que hacen que el barrio y sus gentes tengan personalidad propia, ni mejor ni peor que otros barrios y otras gentes, pero eso sí, muy nuestro, de quienes lo somos desde siempre, y de quienes acabamos de llegar, independientemente de los kilómetros que hayamos tenido que dejar por medio.
Istorio eta historia asko izan ditugu koloretsu: hainbat auzokideren bizipen aberatsak, euskaltegi berria eta bestelako egitasmo interesgarriak, festa guneak, musika, gure historiara egindako bidaiak, kirola eta aisialdiak… Beste batzuk ez hainbeste, ordea: porlanaren nagusitasuna, bi auzokideren atxiloketak, auzo mugimenduak pairatutako jazarpenak, euskararen gutxiespena, krisia…
Horrelakoa da Ezkaba, Arrotxapea bezalakoa, orrialde grisez eta koloretsuz osatutako aldizkaria. Ezkaba, baldin bada, auzoari esker da, airea bera arnasten duelako. Irauteko ezinezko baldintza. Eta horrelakoak dira gure jaiak, gure neurrikoak, Arrotxapea bezalakoak, auzoak eta auzolanean antolatuak. Hori bai, ez soilik guretzat, gure ondoan ongi pasatzera etorri nahi duen ororentzat ere bai.
Beraz, Ezkaba nahi badugu, Arrotxapea eta bere festak maite baditugu, lan egin dezagun horien guztien alde. Guk, gure aldetik, badugu auzoko orrialdeak margotzen jarraitzeko asmoa.
為什麼我們的派對, porque son as nosas festas, pentru că sunt sărbătorile noastre, porque son nuestras fiestas… Gora Arrotxapea! Gora Arrotxapeako jaiak!


No hay comentarios: