miércoles, 13 de julio de 2011

Arrotxapeako Sanferminetako azoka-eremua

Sanferminak badoaz, azken txanpan sartu gara. Gaur auzoan dugun azoka-gunea izango dugu irizpide, beti ere argazki-makina bidelagun: lau ankako Zapateroren hitzak eta Arga ibai-ertzetan diren feriako barraken hainbat irudi.

Pony baten deiadarra
Argazki: Patxi Abasolo, 2011-07-10


Pony baten hausnarketarako hitzak:


"Hau patua! Derrigorrezko lana egiteaz gain, Zapatero izendatzea. Ongi da zezenen alde egitea (zezenketen aurka, alegia), baina noizko ferietako eta zirkuetako lagunon sufrimenduaren amaiera? Gainera, ustez, helburu berarekin: beste animalia horiek, zuek, disfrutatzea. Ba al du zentzurik? Beitu, jakin nahi baduzu nola sentitzen garen... ez begiratu irribarre behartuei, begietara baizik. Zer diote?"







Gaua ibai-ertzean, beste garai batean, baratzak nagusitzen ziren eremuan...
festa, algara eta argiak.

Arrotxapeako Sanferminetako azoka-gunea-1
Argazkia: Patxi Abasolo Lopez, 2011

Gaua ibai-ertzean, une berean, zalapartari bizkarra ematen, Ilargi zaindari.

Arrotxapeako Sanferminetako azoka-gunea-3
Argazkia: Patxi Abasolo Lopez, 2011

Goiza ibai-ertzean: ez algararik... ezta Ilargi babeslerik ere.

Arrotxapeako Sanferminetako azoka-gunea-4
Argazkia: Patxi Abasolo Lopez, 2011






No hay comentarios: