viernes, 21 de octubre de 2011

Irudi historiko bat

www.berria.info, 2011-urria-21.
   Euskadi 'Ta Askatasunaren sorrera Euskal Herriko Historia Garaikideko une esanguratsuenetariko bat izan da. Herri honen oraina bestelakoa litzateke erakunde hori gabe, zein bere baitatik sortutako ehun sozial, politiko eta kulturalik gabe. Baita gure Arrotxapearena ere. Beraz, honetan bai, bagaude sarritan "historiko" izendatzen ditugun gertaera eta irudi horietako baten aurrean.
   Honekin, Herri honek pairatzen duen gatazka politikoak sortutako atal baten amaieraren aurrean gaude. Noizko hainbeste sufrimendu eragin eta eragiten duen gatazka politikoaren beraren amaiera? Ea gertaera eta irudi historiko horiek Arrotxapeako Historiaren Txoko honetan argitaratzen diren! Azken batean, lehenago ala beranduago horren amaiera etorriko zaigu.

No hay comentarios: