sábado, 10 de diciembre de 2011

Alberto López, gazte eta nafarra... susmagarri.

   Atzo Auzitegi Nazionalera eraman zuten Zigor Ruiz Jaso auzokidea. Azken Ezkaba aldizkarian (190. zkan) Alberto Lopez-en esperientzia izan dut gogoan.

Gazte eta nafarra... beti susmagarri

En noviembre hemos conocido otro nuevo capítulo de violencia sufrida por un joven del barrio, Alberto López, relatada por él mismo ante el tribunal que le acusaba de ser miembro de Ekin, con las declaraciones realizadas en comisaría como única prueba.

Latza da tortura testigantzak entzutea, are gehiago testigantza horiek izen-abizenak baldin badituzte, aurpegiak ezagutzen baldin baditugu. Aurreko hilabetean bederatzi gazte nafarren aurkako epaiketa izan da, hemendik 500 kilometrora, Espainako txoko beltz horietako batean, Auzitegi Nazionalean. Gazte horien artean bazegoen Alberto López, oso ezaguna Iruñerriko herri mugimenduetan egindako lanagatik.
Alberto Barañaingo gaztea da, auzoan erabat murgildua eta oso ezaguna den Oskiaren laguna. Azkenean Arrotxapea hautatu zuten bizitoki eta, ondorioz, Alberto ere auzokide. Ez zuten, ordea, patxadaz eta luze bizitoki berriaz gozatzeko aukerarik izan, gau batean, espainiar poliziak etxean sartu eta Alberto eraman egin baitzuen. Nora ere ez zekien bere lagunak, egunak eman baitzituzten familiak eta lagunek Albertoren berririk izan gabe.
Mehatxu, umilazio, tratu txar eta torturak jasan izana salatu dute guztiek. Albertoren hitzetan, “infernua” izan zela aitortu du. Atxilotuta egonik egindako deklarazioak dira froga bakarrak. Gazteak, nafarrak eta auzoan konprometituak, konbinazio arriskutsua benetan.
Ez da gauza berria, tamalez. Urte hasieran Jai Batzordeko kidea zen Fuji “infernu” horretara ere eraman zuten, segiduan Arrotxapearako bidea hartu bazuen ere. Urte bat ere joan zaigu Ibon Esteban eraman zutenetik. Noiz arte?
Azken urte hauetan Nafarroaren historian murgilduta ibiltzen naiz, eta agiriak ere ikusi ditut non horrelako gertaerak aspaldikoak diren agertzen den. Izan ere, XVI. mendeko Nafar inbaditu eta konkistatu hartatik datozkigu informazio politikoa lortzeko asmoz bertakoei egindako lehenengo torturen testigantzak. Erregeordeak berak eman zuen atxiloketa batzuen berri, “navarros que tras habérseles dado tormento confesaron actos en deservicio de su Majestad”. Aurrerantzean, nafarra eta susmagarria sinonimo bihurtuko ziren. “Susmagarriak”, “lapurrak”, “gezurtiak”, “traidoreak”, “heretikoak”, “bidelapurrak” … Eta akusazio horiekin batera hasten zen bere lurraldetik ehunka kilometrora amaierarik gabeko bidai luze hura, Gaztelako txoko beltzetara. 500 urte hauetan guztietan berdin.
Lerro hauekin zera esan nahi dut: gazte hauek ezagutzen ditugunok ongi dakigu gaizkileak ez direla. Beraz, honekin ere eskaera bat luzatu: gaizkileak atxilotzeko agindu horiek guztiak bertan behera uzteko. Azken batean, gaurko Nafarroarekin konprometitutako gazte nafarrak besterik ez dira.




"Nuestro reto personal de cara al futuro será superar el odio, el terror, el miedo y la tortura que padecimos durante cinco días de incomunicación"
Alberto López, Auzitegi Nazionalean

No hay comentarios: