martes, 26 de junio de 2012

Arrotxapeako Egunkaria / Diario de la Rotxa (26)


Arrotxapeako Sua, 2012ko ekainaren 23an
Argazkia: Patxi Abasolo Lopez
   Aurten ere, ekainaren 23an, Udako solstizioa ospatu dugu. Anelier Pasealekuan, salto eta dantza eginez, ongietorria egin diogu udarari. Eta mamu txarrak uxatu, jakina! Ea eraginkorra den. Izan ere, laguntza beharko dugu ustelkeria, murrizketa sozialak, zarrastelkeria eta zapalkuntza oro behin-betiko ezabatzeko. Auzoan, ekainaren 5ean, Anelier Pasealekuan, 70 metroko noria jartzen hasi ziren, Europako noria desmuntagarri altuena. 20 egun eta oraindik bukatu gabe dira lanak. Diru horrekin, seguru nago, bestelako beharrak asetuko genituzke,  baina tira! Aste horretan ere, auzokideek udalengana jo zuten, Errotazar kaleko biribilguneko euskararen aldeko murala txukundu ahal izateko. Berriro udalaren trabak eta debekuak. Hori bai, ongi legoke Historiaren Txoko honetan aspaldian argitaratu genuen grafitien inguruko artikulua berrirakurtzea: "Graffiti, ¿subversión o arte domesticado?". Gora baimenik gabeko herri grafitiak! Eta polizia arrotz horiek guztiak, ea Ekik betiko uxatzen dituen. Ez dakit aspertzen diren, edo oraindik badirela ikustarazi behar diguten, baina nonahi topa ditzakegu: Artika, Armendariz erregeordea eta Cuatrovientos biribilguneak… urdinez, berdez, gorriz… eta kale jantzian, nola ez! Ekainaren 8an bezala, Ave Maria zeharkalean. Ostirala zen, gaueko 11:00ak. Errotaberri elkartetik ateratzen ari ziren familiak zirikatzen, kale jantzian ziren hamar bat polizia mozorraturik gure auzokideak identifikatzen, arakatzen, izutzen. Berdin gurasoak, umetxoak ala gazteak izan.
- Mamu txarrek: ¡Dejad los niños en el suelo!
- Gurasoek: ¿No veis que estáis asusténdolas?
- Mamu txarrek: Vosotras sois quienes les infundís el miedo a nosotros.
- eta abar, eta abar...
Eki, noiz arte?



* Aurreko sarrera:



No hay comentarios: