lunes, 30 de julio de 2012

Sarrionandia Saharako basamortuan


Uztailaren 13, 14 eta 15ean Ean IX. Poesia Eguna ospatu zen, Poesia hutsa edo azukreagaz izenburupean. Bertara Joseba Sarrionandiak lau poema bidali zituen. Hona hemen Saharaz idatzi duena. Hemendik elkartasun-besarkada bat Tindufeko kanpaleku sahararretan preso bizi den Saharar Herriari.


Bederatzi te kikara Saharako basamortuan

«Lehenengo te kikara bizitza bezain
garratza izanen da,
bigarren te kikara amodioa bezain
samurra,
hirugarren te kikara heriotza bezain
goxoa.

Lehenengo te kikara amodioa bezain
garratza izanen da
bigarren te kikara heriotza bezain
samurra,
hirugarren te kikara bizitza bezain
goxoa.

Lehenengo te kikara heriotza bezain
garratza izanen da,
bigarren te kikara bizitza bezain
samurra
eta hirugarren te kikara amodioa bezain
goxoa.»



* Poema guztiak irakurtzeko: http://sustatu.com




No hay comentarios: