jueves, 12 de julio de 2012

Ziztadak (V): Merkatu sistemaz

Atzo PPko Gobernuak murrizketa sorta berri bat  aurkeztu zuen, bere agintaldiko laugarrena: BEZa, langabezia saria, pentsioak, langile publikoen neguko saria…

Merkatu sistemaz

Lewis Carrollek 1872an idatzitako Ispiluan barrenean, Erreginak oihuka eta arrastaka darama aurrera Alice:
-     Orain! Orain! –oihu egin zuen Erreginak-. Azkarrago! Azkarrago! –eta hain azkar joan ziren, azkenean ematen baitzuen airean barrena hegaka zihoazela, oinek lurra nekez ukitzen zutelarik, harik eta bat-batean, justu Alice erabat nekaturik zegoenean, gelditu egin ziren arte, eta landan eserita aurkitu zuen bere burua, arnasarik gabe eta zorabiaturik.
Alicek bere inguruari begiratu zion harridura handiz:
-       Arraioa! Esango nuke zuhaitz honen azpian egon garela denbora guztian! Dena dago lehen bezalaxe!
-    Jakina baietz –esan zuen Erreginak-; zer uste zenuen? Hemen, ikusten duzunez, ahalik eta gehien korri egin behar duzu leku berean gelditzeko. Beste norabait iritsi nahi baduzu, gutxienez bi aldiz azkarrago korri egin behar duzu!
Noiz utziko dugu gurea ez den lehiaketa ero hau?



* Aurreko ziztada / Ziztada anterior:




1 comentario:

Patxi Abasolo Lopez dijo...

Gaur Berriak argiratu du Ziztada hau "Zuzendari Gutunak" atalean:
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-07-21/005/005/merkatu_sistemaz.htm