sábado, 21 de julio de 2012

Ziztadak (VII): Espainiar Justizia


Espainiar Justizia

Lewis Carrollek 1872an idatzitako Ispiluan barrenean, Erreginak jakinarazten dio Aliceri Erregearen Mezularia preso dagoela.
-        "Espetxean dago orain, zigorturik; eta epaiketa ez da hasiko datorren asteazkenera arte; eta noski, gertatuko den azkena gaiztakeria izango da.
-          Demagun inoiz ez duela gaiztakeriarik egiten –esan zuen Alicek.
-          Horixe litzateke onena, ezta?. Eta ziur ongi etorri zitzainala! –esan zuen Erreginak garaile doinuz.
Alicek orduantxe hasi behar zuen zera esaten: “nonbait errore bat dago…”, baina orduan Erregina oihuka hasi zen, hain ozenki, esaldia amaitu gabe utzi behar izan zuela".
2.003 eta 2.005 bitartean, Espainiako Erresuma izeneko Lurralde Miresgarrian, 116 euskal herritar atxilotu zituzten sarekada prebentiboetan. Torturak salatzen saiatu zirenean, epaileak oihuka hasi ziren, hain ozenki, esaldia amaitu gabe utzi behar izan zutela.



* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:


 

No hay comentarios: