viernes, 21 de septiembre de 2012

Arrotxapeako Historiaren Txokoa Euskaraz

"Euskaraz Bai Astea", Arrotxapea, 2.011.

 Gaur parentesi txiki bat irekiko dugu, gogorarazteko gure Historiaren Txoko honetan lau sarreratik bat euskaraz idazten dugula. Urte bat eta hamar hilabete sortu ginenetik, eta denbora honetan 387 sarrera idatzi ditugu, horietako 97 euskaraz, hau da, %25a. Horiek guztiak bilduta dira ETIKETAK / ETIQUETAS / ÉTIQUETTES  atalean, "euskaraz" etiketarekin. Beraz, euskaldunontzat ezezik, aukera polita euskaraz ikasten ari zaretenentzat, Historiarekin eta bestelako istorioekin irakurmena lantzeko.
   Idazkera landu nahi izanez gero, sarreraren amaieran agertzen den Comentarios (Iruzkinak)-en klikatzea besterik ez duzu egin behar. Animatu eta euskaraz komunikatu!.


No hay comentarios: