lunes, 24 de septiembre de 2012

Ziztadak (XVIII): Eliza, sexua, izua


Eliza, sexua, izua

- Osho pentsalari eta mistiko indiarrak, "Sexuaren liburua", 1.968. urtean: “Pertsona bat ez da erlijiogabetzen sexua ulertzera iristen delako. Alderantziz, jendea erlijiogabea da orain arte ez duelako sexua ulertu. Sexua ukatuz Jainkoa bilatzen dutenek ez dute, zinez, Jainkoa bilatzen. Espiritualitatearen izenean burutzen duten ihesa baino ez da. Jainkoaren atzean ezkutatzen dira sexutik ihes egiteko, beldurra diotelako. Eta kontuz: erreprimitzen den jendea oso arriskutsua izaten da”.
2.010. urtean, Alemaniako, Irlandako eta AEBetako apaizek egindako sexu gehiegikerien inguruko datuak argitaratu ziren. Datu ikaragarri horiek susmo guztiak gainditu zituzten. 2.011ko abenduan, Herbehereetako Apezpiku Batzarra ikertzeko sortutako batzorde independenteak baieztatu zuen 10.000 eta 20.000 adingabe ingururi sexu gehiegikeriak egin zizkieten 1945etik 1981era artean. Apaiztegietan, umezurztegietan eta barnetegietan. 2.012ko irailaren 22an, Australiako Eliza katolikoak onartu egin ditu 1.930.etik izandako 620 kasu. Bertako biktimen elkarteak, ordea, salatu du Australiako Estatu txikiena den Victorian 6.000 baino gehiago izan zirela. Benetan izugarria!



* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:



No hay comentarios: