viernes, 19 de octubre de 2012

Arrotxapeatik Beriainera bizikletan

   Hona hemen Ezkaba aldizkariarako idatzi dudan hirugarren eta azken artikulua. Uda joanda ere, aukera polita kirola eta natura uztartzen jarraitzeko.

Arrotxapeatik Beriainera.

Luis Urzainki nos propone un precioso recorrido, en bicicleta, partiendo de la Rotxa, con el monte Beriain como destino final. En su Guía Beriain ofrece un sinfín de posibles recorridos a pie y en bicicleta, además de distintas propuestas de escalada.

Beriain Gidaren azala.
Luis Urzainki, 33 urteko iruindarra (Arrosadia auzoan jaioa), Arrotxapean egiten du lan duela jada zazpi urte, Arga ibaia kalean LAB sindikatuko egoitzan. 2011n urte osoko eszedentzia hartu zuen bizikletaz bidaiatzeko asmoz. Aurten argitaratu duen Berian mendiko Gida izan da horren fruitua. Bertan mendi horretara oinez zein bizikletaz igotzeko aukera aunitz azaltzen zaizkigu. Honetan Arrotxapeatik bertatik abiatuko gara, Luis-ekin mintzatu ondoren.

Ezkaba: Nola sortu zen proiektuaren ideia?
Luis Urzainki: Iaz urte osoko eszedentzia hartu nuen. Mendia izugarri maite dut, eta lagun batek, Andoni Barbarinek, esan zidan Beriain mendira igotzeko aukera piloa izan arren, inori ez zitzaiola bururatu horiek biltzea.
Ezkaba: Zer azpimarratuko zenuke zonalde horretaz?
L.U.: Batetik, jakitea bertan dagoela Euskal Herriko erdigune geografikoa. Bestetik, Ihurbaineko tximinia inguruan dagoen paisaia zoragarria.
Ezkaba: Ba al dira zailtasun handiko ibilbideak?
L.U.: Ez bereziki, hori bai, mendiko ibilbideak dira, eta bizikletan eskarmentu minimo bat beharrezko izan beharko dugu. Ezin dugu ahaztu mendian ez direla beti pistak edo bide eroso aurkitzen, eta ez ditugu nahi, horregatik zenbait tokietan, behar bada, bizikletatik jaitsi beharko gara.
Ezkaba: Bestelako gomendiorik?
L.U.: Bai, mendian bizikletarekin kontuz ibili behar dugu, jaitsieretan batez ere. Mendian ez gaude bakarrik eta arrisku egoerak sortzen ahal ditugu. Mendizale batekin topo egiterakoan, jakin behar dugu mendizaleak preferentzia guztia daukala eta ez du zertan inongo beldurrezko momenturik pasatu behar.
Ezkaba: Non eskura daiteke Gida? Zenbatetan?
L.U.: Iruñean honako denda hauetan dago salgai: Muga, Basati, Mendi, Rokopolis, Ciclos Lasa eta Tortilla tabernan.

Luisek dioen bezala, Iruñetik Beriainera joatea ez da hain luzea, are gehiago, uste baino jende gehiagok egiten ahal dugu. Hona hemen Arrotxapeatik abiatzeko egindako proposamena.

Mogoteak Parketik.
Mogoteak parketik aterata, trenbidearen ondotik joateko eta ronda beheko tuneletik gurutzatuko dugu. Tunela pasa eta ezkerretara Berriozarreko herri zaharrera doan errepidera iritsiko gara eta zuzen gurutzatuko dugu, pistatik segituta espainiar militarretik pasako gara eta Ainzoain herrira iritsiko gara. Aintzoainen errepidera aterako gara (2,8 km) eta eskuinera eginez, errepidetik Berriosusora joango gara. Berriosuson Plazaolako paseoan sartuko gara eta Plazaolaren omenez egindako Atetik jaitsiko gara (4,61 kom).

4,61 kilometro.
Plazaolako bidean berriz sartuko gara, hemendik aurrera aurkituko ditugun gurutze guztietan zuzen segituko dugu. Aurrerago, 11. kilometroan pista bukatuko da eta Errepide nazionalera aterako gara, orain 1,78 kilometro errepidetik, Irurtzun aldera, joan beharko dugu. Errepideko ezker aldean, Aldaba eta Aritz aldera doan errepidea hartuko dugu eta autobia gurutzatu bezain pronto, eskuinean dagoen pista hartuko dugu (13,45 kilometro).

15,70 kilometro.
Pistatik segituko dugu Erize de Iza iritsi arte, bertan errepidearen beste aldera pasako gara, errepide nazionala gurutzatuko dugu, eta hemendik errepidetik Otxobi herrira joango gara. Oxobitik errepidea segituta Atondo aldera, kilometro batera, trafiko seinale baten ondoan ezker aldean dagoen bide bat hartuko dugu (nahiz eta lehenago, ezker aldean ere, beste bide bat egon, gu bigarrena hartu behar dugu). Bide honek trenbidera eramanen gaitu, trenbidea gurutzatzeko kontuz ibili behar dugu, ez dagoelako inolako seinalerik. Trenbidea pasatu eta eskuinera joanda 20 metrora pista batean sartuko gara (19,50 km).

19,50 kilometro.
Pista hau segitu eta errepidera aterako gara, errepidea gurutzatu eta beste aldean dagoen bidetik segituko dugu. Anotz herrian azalduko gara eta Anotzetik Ollora errepidez joango gara. Anotzen errepidea eskuinera hartuta, 2 kilometro errepidetik joanda, gurutze batean eskuinera hartuko dugu Arteta aldera joateko, Arteta aldera segituko dugu eskuinaldean Olloko irteera ikusi arte. Ollo herrira iritsiko gara, 25 kilometro.

Azken txanpa.
Orain jarraitzeko, “Ollo-Beriain” ibilbidea segituko dugu, oraindik 11,59 kilometro ditugu. Nahi izatekotan Ollon afaldu eta gaua pasa ahal dugu, Olloko Hotelean[1] edo Aterpetxean.[2]







[1] www.elsecretodeollo.com
[2] www. guresustraiak.com

No hay comentarios: