viernes, 2 de noviembre de 2012

Ziztadak (XXII): Guillerme Tell


Guillerme Tell

1.903. urtean kokatzen gaitu Bernardo Atxagak idatzitako Zazpi etxe Frantzian liburuak , Belgikaren menpeko Kongoko Yangambiko postu militarrean. Van Thiegel tenientea palma-ardoaren alkoholarekin animatuta, tiro-lehiaketa bat egitea proposatu zien beste ofizialei Yangambiko “Guillaume Tell” titulua nork merezi zuen erabakitzeko.
Ekarri zituzten ume batzuk inguruko mugini batetik, eta hasi zen lehia, hamarretik gora ofizial umeen buru gaineko sagarrei tiraka […] Chrysostomek […] egin zien keinu zerbitzariei, jarri zioten haiek ume bat tente, sagarra buruan zuela, eta ezker posturan tira zuen. Nahiz eta umeak balantza egin, txikitu egin zuen sagarra.
Izan ere, Jules Ferryk  1885. urtean Frantziako Diputatuen Ganbaran azaldu bezala, “Goi mailako arrazek eskubide dute behe mailako arrazen gain. Nire ustez, eskubidea dute betebeharra ere badutelako. Behe mailako arrazak zibilizatzeko betebeharra, alegia”.



* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:

No hay comentarios: