miércoles, 21 de noviembre de 2012

Ziztadak (XXV): Arantzazu


Arantzazu

1.939. urtean, Javier Arzuaga Lasagabaster 10 urteko umetxo oinatiarrak jakinarazi zien etxekoei Arantzazura joan nahi zuela han kamioi bat gidatzen ikasiko zuelako. Hilabete batzuk geroago, irailaren 30ean, kamoi batean atera zen apaiztegira.
1.952. urtean, Javier Arzuaga apaiza Amerikara joan zen. Kuban zortzi urte eman ondoren, beste herri batzuetara bidali zuten berak garbi ez zuena besteei azaltzera. Behin, Peruko eliza batean, sermoia egitea egokitu zitzaionean, isilik geratu zen, eta bat-batean, horixe bota zuen:
- Hamar urte zituela hil zuten, edo hil nuen, haur baten gorputza naiz.
2.012. urtean, Javier Arzuaga apaiz ohiak, 40 urtez apaiz izan ostean, Javier Arzuaga ume hura du gogoan, indarrez bizitza ikusteko modu bat sartu zioten 10 urteko umetxo oinatiarra.



* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:


1 comentario:

Patxi Abasolo Lopez dijo...

Arrotxapeako ziztada NAIZ.info-n: http://www.naiz.info/eu/iritzia/cartas/en-recuerdo-de-lozano