miércoles, 5 de diciembre de 2012

Ziztadak (XXVII): Infernurako bidaia (I)


Infernurako bidaia (I)

XIV. mende hasieran, Dante Alighierik bere Divina Commedia idatzi zuen. Bertan, Infernuko sarreran, honako hitz hauek azaltzen dira:
-  Neuk daramat oinazezko hirira, neuk daramat betiko sufrimendura, neuk daramat jende galduarengana. Zuek, ona zatozenok, galdu ezazue  itxaropen oro! 
     XVI. mende hasieratik, Nafarroa inbaditu eta konkistatu batetik, datozkigu informazio politikoa lortzeko asmoz bertakoei eginarazitako bidai lazgarri horren lehenengo testigantzak. Erregeordeak berak eman zuen atxiloketa batzuen berri, “navarros que tras habérseles dado tormento confesaron actos en deservicio de su Majestad”. Aurrerantzean, nafarra eta susmagarria sinonimo bihurtuko ziren. “Susmagarriak”, “lapurrak”, “gezurtiak”, “traidoreak”, “heretikoak”, “bidelapurrak”… Eta akusazio horiekin batera hasten zen bere lurraldetik ehunka kilometrora amaierarik gabeko bidai luze hura, Gaztelako txoko beltzetara. 500 urte hauetan guztietan berdin.




* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:

No hay comentarios: