viernes, 7 de diciembre de 2012

Ziztadak (XXVIII): Infernurako bidaia (II)


Infernurako bidaia (II)

Euskal Memoria Fundazioak 4.716 tortura testigantza baino gehiago bildu ditu, eta egindako kalkuluen arabera, 9.633-11.633 euskal herritar torturatu dituzte azken 50 urteetan. Horietatik 11k galdu dute bizia. Epailearen esku utzi ondoren aske gelditu zirenen %64k torturak salatu dituzte, absolbituen %69k, prozesatu ez dituztenen %55ek eta kausa artxibatu dietenen %70k. Honako hauek dira gehien salatu diren tortura metodoak: mehatxuak (kasuen %91ean), kolpeak (%89), asfixia metodoak (%49), zentzumenak ezabatzeko metodoak (%42), jarrera behartuak eta ariketa fisikoak (%37) eta biluztea (%29).
1981. urtetik torturengatik zigortutako 62 agenteetatik 27k jaso dute indultua Felipe Gonzalez eta, bereziki, Jose Maria Aznarren gobernuen eskutik. Horietako asko saritu ere egin dituzte.
XXI. mende hasiera honetan, honako hitz ikustezin hauek irakur daitezke espainiar Justiziaren txoko beltzetan:
      - Neuk daramat oinazezko hirira, neuk daramat betiko sufrimendura, neuk daramat jende galduarengana. Zuek, ona zatozenok, galdu ezazue  itxaropen oro! *




* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:

No hay comentarios: