domingo, 3 de febrero de 2013

Agate deunaren bezperako kanta (Zaldiko Maldiko elkartea)


AGATE DEUNAREN BEZPERA
2013ko Otsailaren 4a

(Zaldiko Maldiko- A. Campion IKA)


Arrotxapeako Santa Ageda, 2011
Argazkia: Patxi Abasolo.
     Zorion etxe hontako denoi
     oles egitera gatoz.
     Aterik ate ohitura zaharrak
     aurten berritzeko asmoz.
     Ez gaude oso aberats diruz,
     ezta ere oinetakoz,
     baina eztarriz sano gabiltza,
     ta kanta nahi dugu gogoz.

     Santa ageda bezpera dugu
     euskalerriko eguna,
     etxe guztiak kantuz pozteko
     aukeratua duguna.
     Santa maitea gaur hartu dugu
     gure bideko laguna,
     haren laguntzaz bete gentzake
     egun hontako jarduna.

Cajanavarra lehen genuen,
hura ote zen altxorra!
lapur zuriek sakela bete,
eta guztiok izorra!

Zeruan ortots eta ekaitza,
munduan ez dugu giro;
ez dezagun adorerik galdu,
kanta dezagun berriro.

Diru-laguntzak murrizturikan
ez da ona egoera;
milaka-argiz eta korrika
euskaltegiak aurrera!

Lotsagabeak, lotsagabeak!
Akabo pazientzia!
Euskalerria irratiari
eman bere lizentzia!

Hemengo txiringito forala
pitzatzen hasia denez,
orain bulka behar gogorrago...
Ez da eroriko berez!
                                 
Robertiko eta Yolandika:
ustezko dibortzioa:
berriro ere esposatzea
Migelikon desioa.

Ta zero zero zazpi Cervera
gabardina eta amets,
nonbait James Bond zela uste zuen
ta Mortadelo gehienez!

Donapean berriz agerian
opustarren atzaparra,
sozialisten lotsa falta ta
kiratsaren usain txarra!
  
Jende ustelak joko zikina
hemen hainbertze alditan!
Bada garaia agintari hok
kentzeko Gobernutikan!

Helikopteroz ikusi zuten
Paris aldeko zerua;
horrela xahutu egin dute
nafar guztion dirua

No hay comentarios: