viernes, 8 de marzo de 2013

Diario de ARROTXAPEAko Egunkaria (34)


Martxoak 8, emakumezko langileen eguna. 16:00etan abiatu da Korrika Txikia Patxi Larrainzar ikastetxetik. 6. mailako ikasleek Maiteminduak Parkea inguratu bitartean, zain gaude Haizea taberna parean Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak, irakasleak eta hainbat ama-aita. AEKko furgoneta korrikaldia irekitzen, eta Txilibitu-jauna trafikoa antolatzen. Baina, ze nolako Txilibitu-jauna! Bai, duela jada urte nahiko Alde Zaharreko San Frantzisko Plazan euskaraz erantzuteagatik atxilotu ninduen udaltxungo bera! Bai, niri espainolez hitz eginarazten saiatu (baina lortu ez) zen Txilibitu-jaun euskaldun bera! Eta orain euskaldun belaunaldi berriei bidea zabaltzen, hau ironia! Nola da posible? Burura etorri zait beste batzuek hainbestetan erabili izan duten formula bera, hots, Legeak horrela aginduta, bestela... Gu bai, legeak agindu ala ez, Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, Korrika!!


* Aurreko sarrera:



No hay comentarios: