domingo, 10 de marzo de 2013

Ezkaba mendiko Gaztelu nafarra



En el siglo XIII existió en el monte Ezkaba un castillo real navarro, que permitía la vigilancia de estas rutas, al tiempo que mantenía un contacto visual permanente con otros castillos de la cuenca y la propia capital.

Ezkabako Gazteluko mugarria
Argazkia: 1512-2012 Nafarroa Bizirik.
Izen bereko mendian kokaturik zegoen, 895 metroetako altueran. Oso gune estrategikoa zen, Iruñeko sarbideen kontrola bermatzen baitzuen. Horregatik, Erdi Arotik behintzat, gotorlekua izan zen.
XII. mendean, bide hauek zaintzea helburua zuen Nafarroako gaztelu bat egon zen. Aldi berean, inguruko gazteluekin, Uharte, Irulegi edota Garaño, seinaleak elkartrukatu ahal zituen eta hiriburura berbidali.
1276. urtean Burguen Gudaren barruan, Iruñeko Nabarreriako biztanleak, San Zernin eta San Nikolaseko auzokideen aurka oldartu ziren. Beaumarchaiseko Eustache gobernadoreak bidalitako frantziar tropa bat, burguetan bizi ziren etorkin frantziarrak babestera etorri ziren, eta Nabarreria guztiz txikitu. Modu berean, bestelako dorre eta gazteluak suntsitu zituzten, Ezkabakoa barne, ziurrenik, San Kristobali dedikatutako baseliza izan zen zutik utzi zuten bakarra. Ezkabari hortik datorkio, hain zuzen, saindu horren izenaren ezarpena. Baselizak XVI. mende arte erabilia izanen da, baita lazareto gisa izurrite garaietan ere. Hirugarren Guda Karlistan izandako porrotaren ondotik desagertu zen, espainiar armadak gotorleku militarra eraikitzeko erabakia hartu zuenean.
1934. eta 1945. urte artean, gotorlekua kartzela gisa erabili zuten. Garai horietan, 1938an burututako ihesaldian 800 preso inguruk ihes egitea lortu zuten. Baina hiru izan ezik, guztiak harrapatu egin zituzten, eta horietatik 200 inguru fusilatu.
Abenduan, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak gazteluaren eremua ahanzturatik atera eta arestian azaldutako testua duen mugarria ezarri zuen. 2012. urtean hogei nafar gazteluren guneak berreskuratu zituen herri ekimenak. Egitasmoak aurrera darrai 2013. urte honetan. 

Patxi Abasolo Lopez
Ezkaba aldizkaria, 2013ko martxoa, 203. zka.


No hay comentarios: