domingo, 26 de mayo de 2013

Enneco: Haritzaren Memoria / La Memoria del Roble

   Como hizo público la Iniciativa Popular "1512-2012 Nafarroa Bizirik" en el acto celebrado en diciembre de 2012 en el Anaitasuna de Iruñea, en otoño se puso en marcha un nuevo instrumento para hacer realidad un proyecto de grandes dimensiones, capaz de responder a una de las muchas necesidades que tenemos como pueblo, en este caso ligado a nuestra Historia y a nuestro Imaginario Colectivo. Ese instrumento es la Fundación Nafarroa Bizirik; el proyecto se llama "Enneco: Haritzaren Memoria".
   Esta semana la mayoría de la prensa escrita se ha hecho eco de los pasos que se están dando cara a dotarle de su localización definitiva, en Etxarri-Arantz, en un paraje sin igual como es la Sakana. Más abajo reproducimos la entrevista realizada por Irene Arrizurieta y publicada hoy en "Berria".

BERRIA, 2013-05-26
PATXI ABASOLO. NAFARROA BIZIRIK-EKO PRESIDENTEA


«Memoriaren parkea izango da Enneco»


Herri gisa egitasmo handiak behar direla sinetsita, batez ere auzolanean aritzea proposatzen du Patxi Abasolok 'Enneco, haritzaren memoria' proiektua gauzatzeko.
IRENE ARRIZURIETA IRUÑEA


Idoia Zabaleta, Argazki Press

Nafarroa Bizirik fundazioak bultzaturik, Euskal Herriaren historia eta imajinario kolektiboa jasoko dituenEnneco, haritzaren memoriaproiektua aurkeztu zuten joan den ostegunean Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Sakanako herri horretako lurretan kokatuko da Euskal Herriko historia bildu nahi duen gai parkea. Patxi Abasolo Nafarroa Bizirik fundazioko presidenteak «oso apustu handia» dela dio. Xabier Morras, Nestor Basterretxea eta Peio Iraizoz artistak inplikatu dira proiektuan, besteak beste. Herritarrarren, gizarte eragileen eta erakundeen inplikazioa ere bilatu nahi dute. 


Enneco, haritzaren memoriaproiektua aurkeztu berri duzue Etxarri Aranatzen. Zer erabaki zenuten bileran?

Nafarroa Bizirik fundazioaren proiektua interesagarria dela uste du udalak. Osteguneko herri batzarrean proiektua azaldu eta iritziak jasotzea zen asmoa. Herritar asko bertaratu ziren bilerara. Laurogei lagun baino gehiago joan ziren, eta galdera asko egin zituzten. Gai parkearen proiektua herriko harizti batean kokatuko litzateke —Basopokale eta Danbolintxulo batzen dituen bidearen hegoaldean—. Bideragarritasun plana ere aurkeztu genien eta argi gelditu zen proiektuaren kostua ez dela udalaren eta etxarriarren bizkar izango. Oraingo krisi egoeran Sakanako ekonomiarentzat ere ona izan daitekeela iritzi zioten askok.

Zein izanen dira proiektuaren hurrengo pausoak?

Proiektuarekin aurrera egiteko egin beharreko tramiteak zein diren ere aztertuko du udalak. Eragozpenik ez badago, eta herritarrek horrela erabakitzen badute, proiektuak aurrera eginen du. Dena ongi badoa, hurrengo urtean jarriko dugu eraikinaren lehen harria.

Zertan datza Enneco, haritzaren memoria proiektua?

Eneko bada Euskal Herriaren eta Nafarroako historiaren imajinario kolektiboa jasoko dituen memoriaren parke bat. Garbi duguna da zer ez den izango. Ez da izango museo klasiko bat. Gaur egun, zoritxarrez, XIX. mendeko ereduari jarraitzen dioten museo horietako bat. Izango da zerbait bizia, herritarrek bultzatua eta elementu anitz izango dituena. Memoria izango du, aisialdia, ikerketa gune bat ere. Eta, batez ere, herritar izaera izango du.

Auzolan erraldoia izango da, beraz.

Krisi garaia bada ere, egitasmoak aurrera egingo duen aukera bakarra da auzolanean aritzea. Herri honek bere gain hartuko duen egitasmo bat da. Hor uztartuko dira kalea, jendeartea, pertsonak, enpresak, elkarteak eta erakundeak. Ikusten dugu badela herri honek duen egundoko gabezia asetzeko egitasmoa, batez ere, irakaskuntza arloan. Gure bezero nagusiak, bakarrak izango ez badira ere, ikasleak izango dira. Ikasleek historikoki duten gabezia hori betetzeko egitasmoa da.

Zergatik izen hori?

Batetik, imajinario kolektiboa oso garrantzitsua da. Egun ez daukagu horrelakorik. Gure ikasleek eta herritarrek, oro har, badituzte ezagutzak eta irudiak, baina ez dira herri honetakoak. Izango dituzte imajinarioan Cid Campeador, Isabel I.a Katolikoa edo Cervantes bezalako pertsonaiak, baina ez dakite nortzuk diren herri honetako eragile historikoak. Ez bakarrik Eneko, edo Oneka, haren ama. Nafarroako konkista gogoratzeko, 1512-2012ko Nafarroa Bizirik proiektuaren barruan, pertsonaia asko landu ditugu: Pedro Mariskala, Gasteizko Martin Txipia... Baina Eneko Aritza gakoa da. Hari esker sortu zen lehenengo aldiz herri honek bere buruari eskaini zion lehen egitura politiko-administratiboa. Artean Iruñeko Erresuma deitu zena. Herri gisa bizirik iraun ahal izateko eta kanpoko etsaiei aurre egiteko ikusi zuten antolamendu minimo bat behar zutela, benetako antomalendu administratiboa, juridikoa eta politikoa. Iruñako Erresuma egun estatu bat izango zena izan zen bere garaian. 

Zergatik aukeratu duzue Sakana kokagune gisa?

Lehenik, Euskal Herriko hiri nagusien bidegurutzea delako. Bidegurutze bat delako. Nahi dugu erraztea herri honetako biztanle guztiei bisita egiteko aukera. Euskal Herriko txoko guztietatik memoria parkera etortzeko aukera izatea. Izan behar zuen kokagune zentral bat. Hori geografikoki Sakanan dago. Bestelako memoria gune indartsuak izan baditugu: Amaiur edo Tutera, baina ikusten genuen oztopoa litzatekeela guztiei joateko aukerak eskaintzeari begira.

Bideragarritasun plana ere lantzen ari zarete.

Hori da. Ildo horretan, bisitarien kopurua ere inportantea da ekonomikoki bideragarria izateko. Horretaz gain, Sakana naturgune bikaina da. Proiektua museo bat baino memoria parke bat izango da. Aisialdirako, ikertzeko eta ikasteko aukera emango dituen toki baten moduan irudikatzen dugu. Nolabait irudikatzeko, Bertiz parkearen antzeko zerbait izango da, baina historia eta ikerketa lantzeko aukera eskaintzen duena. Ikasleek topatuko dituzte ariketa praktikoak Historiaurrearekin edo Erdi Aroarekin lotuak direnak, eta horiek izango dira protagonista. Horrez gainera, Sakana gure tradizioen, historiaren, kulturaren eta identitatearen lekuko paregabea da.

Parkearen proiektua nahiko aurreratua dagoela diozu. Zer aurreratu duzue?

Edukiak lantzen ari gara museologian adituak diren hiru enpresarekin. Urte bat daramagu proiektuak lantzen, eta horietako bat antz handia du guk nahi dugun egitasmoarekin. 

Guztion parte hartzea bultzatu nahi duzuela ere aipatu duzu. Nola?

Plurala eta askotarikoa izatea nahi dugu, baina gakoa herritarrak dira, herritarrek bultzatua izatea nahi dugu. Hainbat eragile, enpresa eta erakundek parte hartuko dute proiektuan, baina ardatza herrikoia izanen da. Vicente Azpilikueta izanen da koordinatzailea.




Tasio, Gara, 2013-maiatza-26

No hay comentarios: