miércoles, 29 de mayo de 2013

Ziztadak (XLII): Sorginak

Sorginkeriaz salatutako emakumea
Papua Ginea Berria, 2013. urtea.
   Oraintxe bertan, 2013ko maiatz honetan, hainbat emakume sorginkeriak egiteaz salatu, indarrez atxikitu, jendaurrean torturatu eta erail egiten ari dira Papua Ginea Berrian. Aurretik emakume askori gertatu bezala, bizilagun batek edo bizilagun talde batek salatu bezain laster, emakumea bilatu, bahitu eta jendaurrean bilurarazten dute. Herritarren begiradapean gehienetan, basatiki torturatzen dute (burdinazko barra goriak jartzen dizkiete genitaletan, besteak beste) bekatuak aitor ditzan. Torturen ondorioz hiltzen ez direnak labanekin edo aizkorakadekin hiltzen dituzte batzutan, eta badira bizirik sutan erretzen dituztenak ere. Gizonezkoen aurkako erasorik izan bada ere, gehien-gehienetan emakumezkoak izaten dira, berdin 1610eko Zugarramurdi hartan zein 2013ko Merep honetan.




* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:



No hay comentarios: