lunes, 24 de junio de 2013

Diario de ARROTXAPEko Egunkaria (42)

Arrotxapeko Suak, 2013ko Solstizioa
Oihana, 7 urte
   Ekainaren 23-24. Izugarri maite dut Udako Solstizioa, txiki-txikitatik. Gau magikoa, suaren kolore beroak... eta, nola ez!, ama erdi zen unea, ni jaio nintzen unea. Ez da, bada, berezia izango? Duela jada 46 urte. Aurten ere, urtero egiten dugun bezala, salto egin genuen izaki gaizto guztiak uxatzeko asmoz. Arrotxapeko bulevarrrean egin genuen, Rotxarangak sortutako giro politak lagunduak. Egun batzuk lehenago, ekainaren 19an, auzoko supermerkatu batean ordaintzean, langileak esan zidan bera ere ekainaren 24an jaioa zela, ze kasualitatea, ezta? Jaiotza. Bizitzen hasi eta, aldi berean, hasi hiltzen, ederra bezain gogorra, horrela da, bai. Eta askotan, ustekabean harrapatzen gaitu, ekainaren 20an gure auzo ondoan bizi zen familia antsoaindar bati gertatu bezala. Gurasoak hilda, bere autoak eta kamioi batek elkar jo ondoren, erronka haien 5 eta 9 urteko seme-alabentzat izanen da, aurrera egin behar. Gogorra oso. Ez legoke gaizki zabaltzea berriro aspaldin Justo de la Cueva soziologoak idatzitako Esos asesinos que impunemente matan cada día a miles de personas: Los automóviles liburuska (Hiru argitaletxea).
   Bizitzak aurrera darrai, eta Arrotxapea ere prest izanen da egunerokotasun horri aurre egiteko. Ekainaren 17 eta 23 bitartean, azoka solidarioa izan dugu Arga ibaian, Arga taberna ondoan; asko aipatzen den Kontziliazio familiarra nahiko korapilatzen ari da ikastetxeetako lehenengo opor egun hauetan; ehunka auzokideren haserrealdia kalean ikusteko aukerak izango dira, ekainaren 22an Kontuz! ekimenak antolatutako manifestazioan bezala; bihar, ekainaren 25ean, Ezkaba aldizkariko erredakzio taldeak ikasturte honetako azken bilera izango du; hurrengo larunbatean, ekainaren 29an, El Salvador elkarteko dendarien egunean, Arrotxapeko Herrira taldeak gure eskura jarriko du Herritarron Epaia liburua, 197/2006 sententzia (Parot Doktrina) sala dezagun;...

Zorionak, aita!
Haizea, 5 urte.





* Aurreko sarrera / Entrada anterior:



No hay comentarios: