viernes, 21 de junio de 2013

Ziztadak (XLIII): Izurrite izugarria

  OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, mundu osoko emakumeen heren batek baino gehiago sufritzen ditu sexu erasoak. Ia mila miloi emakume. Zenbait herrialdetan, kopurua %40tik hurbil dago, Afrikan %45,6. Munduan eraildako emakumeei dagokienez, hamar kasutik lautan, sexu indarkeria dago atzean. Mundua osoan ere, 15 eta 19 urte bitarteko emakume gazteen %29,4k jaso dituzte tratu txarrak, bikotekide edo bikotekide ohien eskutik. Bestalde, hainbat gaixotasun izateko arriskua ere izugarri handitzen da indarkeria pairatu duten emakumeen artean: depresio kasuak, sifilia, gonorrea eta klamidia, besteak beste. Izugarria izurri denbora amaigabe hau!.



* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:




No hay comentarios: