lunes, 15 de julio de 2013

Tock´n´guay: "Esaten dit"

   Sanferminak joan badira ere, musikak gurekin darrai. Abesti batekin ospatuko dugu gaur gure Txokoak izan duen 50.000. bisita, Tock'n'guay taldeko "Esaten dit" abestiarekin. Esan beharra dago Tock'n'guayk (2009an sortua) irabazi egin duela bere tokia gure Txoko honetan. Batetik, Poli abeslaria auzokide dugu, eta behin baino gehiagotan izan dugu Arrotxapean entzuteko aukera, azkena ekainaren 6an, auzoko jaiak iragartzen zituen kontzertuan. Bestetik, bere lehen euskarazko abestia sortu duelako. Poli bere burua euskalduntzearekin batera, Tock'n'guay ere euskalduntzen hasi da "Esaten dit"i esker. Berak dioenez, "gutxitan abesten dut, ia beti oihu egiten dut, gitarra erritmikoarekin akorde batzuk jartzen" duen bitartean. Honako hauek dira taldeko beste kideak: César (bateria), Juanito (baxu elektrikoa), Benito (gitarra erritmikoa) eta Eneko (gitarra solista, 200 largos taldean ere jotzen duena).


ESATEN DIT
 
Nire amak egunero esaten dit:
Zuk ezin duzu horrela jarraitu
Hodeitik jaitsi eta jarri oinak lurrean
Zure bizitza aldatu behar duzu
 
Zure denboraren linboan bizi zara …esaten dit
Zure denboraren linboan
Zure denboraren linboan bizi zara …esaten dit
Nire denboraren linboan bizi naiz

Nire aitak egunero esaten dit:
Zer pasatzen da zure bizitzarekin?
Zuk ez dakizu non dagoen zure bidea
Zure bizitza konpondu behar duzu
Zure denboraren linboan bizi zara …esaten dit
Zure denboraren linboan
Zure denboraren linboan bizi zara …esaten dit
Nire denboraren linboan bizi naiz

Baina nik egunero esaten diet
Bizimodu honetan zoriontsua naizela
Presarik gabe aurkituko dut bidea
Nire bizitza bakarrik bizi nahi dut

Zure denboraren linboan bizi zara …esaten dit
Zure denboraren linboan
Zure denboraren linboan bizi zara …esaten dit
Nire denboraren linboan bizi naiz



Bai, bideoak ez du "Esaten dit" kanta jaso, pena bat.


No hay comentarios: