sábado, 10 de agosto de 2013

Bi aitatxo eredugarri

Argazkia: Patxi Abasolo
 (2013-abuztua)
   
 Badirudi baietz, posiblea dela. Gizon-emakumeok eta animaliak (animaliak guztiok, bai) elkarren ondoan, elkarri kalterik eragin gabe. Horrela ikusi ahal izan dugu aurreko astean, herri txiki bateko patio txiki batean. Etxeko anderea kabia ken ez dezan konbentzitu ondoren, aukera izan dute enarek kumeak hazitzeko. Arreta handiz izanda ere, beldurra ere galdu zuten eta gure aurrean jarraitzen zuten erronkari eusten. Batak kabian, besteak ondoko ur-tutuan. Biak arrak, bai, bi aitatxo eta lau kume. Ez dakigu zer gerta zekiokeen amatxori, baina aitatxook ederki egiten zuten. Asko dugu ikasteko, ezta?



Argazkia: Patxi Abasolo (2013-abuztua)

Argazkia: Patxi Abasolo (2013-abuztua)

No hay comentarios: