jueves, 19 de septiembre de 2013

Komikiaren IV. Azoka: Myrian Cameros eta Irati Fernandez

   Abuztuaren 31tik irailaren 28ra bitartean, Iruñeako Ziudadelan, zabalik dugu Komikiaren IV. Azoka (salondelcomicdenavarra.com). Bertan hainbat hitzaldi, tailer eta erakusteta antolatu dira, eta hurrengo asteburuan, irailaren 21 eta 22an, Komikiaren Festa izango dugu: lehiaketak, karikaturak, editorialak...

Egilea: Myrian Cameros
   Honetan, Myrian Cameros aipatu nahi dut, eta berari buruzko erakusketa ikustera gonbidatu. Myrian disziplina asko lantzen duen artista da, esaterako komikia, ilustrazioa edo animazioa. Bere lanak mural handietan, arropa marken jantzietan, aldizkarietan... ikus ditzakegu. Camerosen argitalpen ospetsuenetakoak Planeta etxearekin argitaratutako La Cenicienta que no quería comer perdices y Cuentos para antes de despertar dira. Biok eskura dituzu Arrotxapeko Historiaren Txoko honetan, irakurri nahi izanez gero (eskatu eta irakurri, oso politak dira). Espainiar estatuan 60.000 ale saldu ditu eta beste zenbait hizkuntzetara itzuliak izan dira.
 Titulu asko ditu: Arte Ederrak (EHU), Arte Elektronikoa (ESDI), Ilustrazioan eta Marrazkibizidunetan gradu-ondokoa, Haur eta Gaztetxoen Literaturan masterra (AEB). Egun tailer teoriko praktikoak ematen ditu album ilustratuen eta komikien inguruan.
   Baina ilustrazio lanak egiteaz gain, zenbait argitaletxetan zuzendari artistikoa da. Azaroan album ilustratu berria aurkeztuko du, El pirata de la pata de pata, eta gidoilari eta marrazkilari bezala bere lehen lana prestatzen ari da, Marcianito y yo.

   Bestetik, ekarri dizuet Irati Fernandezek sortutako istorio hauKontatu iruditan erakusketan parte hartzen duten komikigile gazteen artean topatu dudana. Iratik berak dioenez (iratifg.blogspot.com.es), "una dibujante patológica, un poco-bastante asilvestrada". Hori bai, iruditan ederki kontatzen dakiena.








No hay comentarios: