miércoles, 4 de diciembre de 2013

Euskarazko eredua eredugarri, Gobernuak kontra egon arren

   Hona hemen Infoadm.org webgunean argitaratutako artikulua, azken boladan Nafarroa Garaian euskarazko irakaskuntzak pairatzen duen kanpaina dela eta.

Gobernuak kontra egon arren

Patxi Abasolo Bigarren Hezkuntzako Irakaslea "Askotan zaila egiten zaigu euskarazko irakaskuntza zailtasunekin ez lotzea. Gehiegizko egiturazko arazoak: 0-3 Haur Eskolarik edo/eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxerik gabeko auzoak, modulu aurrefabrikatutako ikastetxeak, masifikazioa, azpiegitura-arazoak, euskarazko materialik ez, hainbat euskarazko testuliburu erabiltzeko debekua, zonifikazioak, kriminalizazio kanpainak, atzoko zein gaurko Hezkuntza Legeen ezarpenak…
Hori guztia horrela izanda ere, hezkuntza-komunitatea bera da euskarazko irakaskuntzak duen aktibo handiena, irakasleak, ikasleak eta gurasoak. Horiei esker dugu euskarazko eredua eredugarri. Bertan profesionaltasunak eta gogoak bat egiten dutelako. Gobernu guztiak kontra egon arren, atzoko zein gaurko Iribas guztiak kontra egon arren. Beraz, gu gurera, gogoa baita berme handiena. Abenduak 18an Antoniuttin elkar ikusiko dugu.
"



2 comentarios:

Patxi Abasolo Lopez dijo...

http://www.naiz.info/eu/iritzia/cartas/gobernuak-kontra-egon-arren

Patxi Abasolo Lopez dijo...

http://www.noticiasdenavarra.com/2013/12/05/opinion/cartas-al-director/gobernuak-kontra-egon-arren