domingo, 26 de enero de 2014

Diario de ARROTXAPE[a]ko Egunkaria (50)

Armendariz Erregeordea errotonda
Argazkia: Patxi Abasolo
   Urtarrilaren 23an, 08:40 aldera, aurretik abisatu gabe, etxetik bota zuten familia bat, Antsoaingo Ezkaba auzoan, gure Arrotxapea ondoan. Abisatu gabe eta indarrez, langileon arteko elkartasun keinuak ekiditeko. Horrela kaleratu zuten alokairu sozialean zegoen etxebizitza batetik Maria Jaurrieta, 43 urteko emakumea, Downen sindrome duen Carlos semearekin batera.
   Hurrengo egunean, urtarrilaren 24an, berriro ikusi genuen 30 kilometro orduko seinalearen eraginkortasuna Armendariz errege orde zorigaiztokoaren Errotondan. Seinale horren ondoan, botata zegoen zebrabidea iragartzen zuen beste seinalea, egun botata dirauena.
   Atzo, larunbatean, urtarrilaren 25ean, omenaldia eskaini zion auzoak Luciano Sánchez, Txanori. Ehun lagun baino gehiago elkartu ginen La Carbonillan, eta lau ordu polit elkarrekin konpartitu.
   Txistor janaren ondoren, Ezkaba aldizkariko Migelónek hasiera eman zion omenaldi xumeari. Txano gogoratuta, hitza eman zien bere alabei, Aitziberri eta Nahikariri, zeintzuek hitz egin ziguten auzoaz, gazteez, elkartasunaz eta egin gabe dugun iraultzaz, hori guztia izan baitzen beraien aita. Jarraian Santa Engraziako El Tren musika taldeak jo zuen eta Txanorekin izandako hainbat oroitzapen guztiokin konpartitu. Giro polita atzokoa La Carbonillan, Txano merezi zuena, zalantzarik ez, Arrotxapea politago bat egiten ahalegindu zen Luciano Sanchez auzokidea merezi zuena.


Aitziber eta Nahikari
Argazkia: Patxi Abasolo Lopez

El Tren musika taldea
Argazkia: Patxi Abasolo Lopez

El Tren-eko abeslaria
Argazkia: Patxi Abasolo Lopez

Migelón, jo eta su
Argazkia: Patxi Abasolo Lopez



* Aurreko sarrera / Entrada anterior:






No hay comentarios: