viernes, 24 de enero de 2014

Maite Gurrutxaga eta Dejabu papin laborategia: "Habiak"

Txalaparta, 2013.
   Gaur gomendatuko zaituztet irakurri dudan azken nobela grafikoa. Badakizue, nahi izanez gero, eskatu eta utziko dizuet, horretarako dugu Arrotxapeko Historia Txokoaren Herri Liburutegia. Ti-ta batean irakurtzen bada ere, aukera izango duzu denbora luzean marrazkiekin disfrutatzeko. Izugarri gustatu zait.
   Abiadura halndiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburuaren ardatza.
   Eskuartean duzuna desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa.




          Sustraiak ditut zainen ordez.
          Nire begietan kimuak
          zuhaitz bat aurkituko du.
          Nire begietan leihoak bilatzen dituenak,
          zuhaitzaren adarrek sostengatzen duten zerua
          aurkituko du..
          Sustraiak ditut zainen ordez.
          Izakien malkoak edaten
          dituzten txorien zain
          ematen dut bizitza.
          Txori ixilak, txori anonimoak...
          oroitzapenak nahi bezala astintzen dituzten
          txori ixilak,
          anonimoak.

Gurrutxaga, Maite, Habiak.

No hay comentarios: