miércoles, 5 de marzo de 2014

Paula Carballeira eta Carole Hénaff, "Smara"

   Herenegun Smara liburua ikusi nuen Landare dendan. Azalan emakume bat basamortuko duna baten erdian, aulki batean eserita, lasai lasai. Bi urte joan dira jada Ezkaba aldizkariko lagunok Tinduf saharar kanpamenduetara joan ginela. Amona Ugago ikusteak berriro eraman ninduen hara ti-ta batean. Beraz, liburua elikagai ekologikoz betetako poltsan sartu eta etxera joan ginen Ugago eta biok.
   Polita liburua, Paula Carballeirak idatzitako istorioak zein Carole Hénaff egindako irudiak. Fernando Reyk euskaratu du. Badakizue, interesa izanez gero, eskatu besterik ez duzue egin behar. Animatu!

3
Zergatik kontatu zizkidan amona Ugagok
istorio zahar haiek

Esan zuen amona Ugagok:
"Zuk ez dakizu ezer gure herriaz. Hodeien seme-alaba deitzen ziguten, zeru urdinean ageri zen edozein hodeiri segika genbiltzalako beti. Hodeiak zeuden tokian, ura zegoen gure gameluentzat. Orain hemen bizi gara, baina lehenago basamortu osoa genuen ibiltzeko, eta ura da basamortuko altxor preziatuena. Ur gazia gamelu, ahuntz eta astoentzat; ur geza, guretzat. Ura...

4
Zergatik joan behar izan zuen amona Ugagok
Smara zaharretik

Esan zuen amona Ugagok:
"Smara zaharra basamortuaren muinean zegoen hiri bat zen, baina magiak babestutako hiria betiere. Sahararrok baizik ezin genuen aurkitu. Haizeari agindua ematen genion norbait Samara ondotik pasatzen zen bakoitzean harea-ekaitz bat eragiteko, inork ere ikus ez zezan hiria. Horrla, babestuak genduen...



* Hona hemen Tinduf-etik bertatik idatzi nituen kronikak:
  [Apirilaren 6 eta 9 bitarteko idazkietan topatuko dituzue]

No hay comentarios: