lunes, 9 de junio de 2014

Arrotxapeko Jaiak 2014 Kronika grafikoa


Ezkabako Murala, Ekain.
Argazkia: Patxi Abasolo López


   Joan egin dira auzoko festa nagusiak. Jai Batzordeak oraindik balorazioa publiko egin ez badu ere, suposatzen dut positiboa izango dela oso: egundoko egitaraua, jendeak zuen disfrutatzeko gogoak eta eguraldiak bat eginda, parte hartze handia... Beraz, txalo bero bana Jai Batzordeko kideei eta festetan parte hartu duten auzokide eta talde guztiei.
   Iaz txupinazoa bota izana eta ondoren izan zen etengabeko euri zaparrada eta uholdeak... Honetan Oihana alaba nagusiari egokitu zaio Patxi Larrainzar ikastetxeko txupinazoa botatzea, eta beldur nintzen ea sortzetiko kontua zen. Kar, kar, bai, txantxa da.
   Tira, bada, hona hemen aurtengo festen kronika grafiko laburra.





   Aste kulturalean ere Ezkaba aldizkariak bere ekarpentxoa egin du. Asteartean, 12 lagun hurbildu ziren Patxi Abasolok gidatutako ibilbide historikora, erdia AEKko euskaltegiko ikasleak. Bi ordu luze aritu ginen auzoko atzoko zein gaurko txoko esanguratsuak aztertzen. Ostegunean Gorka Argandoñak (Ekain) mural bat prestatu zuen, aste buru osoa festa-eremuan zutik iraun duena. Eta ostiralean, txupinazo unean, erredakzio taldea izan zen festa-liburuskak banatzen eta zapiak saltzen. Festak hastear ziren.


Erraldoiak Carbonillan, abiatzeko prest.
Argazkia: Patxi Abasolo López.


   Aurten Ainara Etaiok bota du txupinazoa, hau eskola euskalduna eskatzen duen 0-3 plataformaren izenean. Ondoan izan zituen beste guraso eta haurrak, eta maiordomoak, jakina!

Ainara Etaio txupinazoa botatzen.
Argazkia: Patxi Abasolo López.

Ainara Etaio txupinazoa botatzen.
Argazkia: Patxi Abasolo López.


   Ez zuten luze nabigatu behar Arga ibaian lan eta bizi diren hegoaldeko horiek.

Arrotxapeko Hegoaldeko mariñelak.
Argazkia: Patxi Abasolo López.


   Txalaparta soinua, milaka kilometrotan diren auzokide eta auzoaren arteko zubia eraikitzen.

Kalejiraren amaiera
Argazkia: Patxi Abasolo López.


Badira, hala ere, auzoan eta jende artean bizi arren, bakar-bakarrik direnak. Kale gorria.

Kale gorrian
Argazkia: Patxi Abasolo López


   Arrotxapeko kaleak ozenki oihukatzen dira egoera bidegabe horien aurka. Elkartasuna.

Arrotxapean elkartasuna
Argazkia: Patxi Abasolo López


   Festak aurrera darrai. Gora Rotxaranga!

Rotxaranga
Argazkia: Patxi Abasolo López


Ordu txikietan ere bai. Musikaz blai.

Kontzertuak
Argazkia: Patxi Abasolo López


   Txikienek sorpresa ederra izan dute, gure erraldoiak! Motxorro baratzaina eta Runa garbitzailea izan dira lehenengoak.

Motxorro eta Runa
Argazkia: Patxi Abasolo López

   Eta gurasoekin izandako finantza-borrokan garaile atera direnak, bai, urtero bezala.

Sorginaren trena
Argazkia: Patxi Abasolo López


   Larunbatean kaldereteak jaun eta jabe. Aldarrikapenen artean, institutu berria eta Errepublika... I. Errepublika.

Kaldereteak Artile zelaian
Argazkia: Patxi Abasolo López

Kaldereteak Alzugarai errotan
Argazkia: Patxi Abasolo López
Institutu berriaren alde
Argazkia: Patxi Abasolo López


Elektrorrotxaranga I. Errepublikaren alde
Argazkia: Patxi Abasolo López


   Igandean 300.000 eskuk bat egin zuten Durango eta Iruñea lotzeko. Cuatro Vientos eta Santa Engrazian 1.051 arrotxapear elkartu ziren Gure Esku Dago!ren olatua eragiteko. Batzuen amorru aurpegiaren aurrean, irribarra nagusitu zen festa giroan.

Betiko horiek auzokideen nahia eragozten saiatzen
Argazkia: Patxi Abasolo López


   Agurra emateko unea. 48 ordu lehenago egin zuten bezala, txukun-txukun aritu ziren gure maiordomoak.

2014ko festei Agurra
Argazkia: Patxi Abasolo López

   Sua nagusitu ohi da lurralde menderakaitz hauetan. Gure Arrotxapea herrikoi honetan ere bai, zezen-suzkoren eskutik. Hurrengo urte arte! Gora Auzoa!

Azken Zezen-suzkoa
Argazkia: Patxi Abasolo López



* Azken sarrera / última entrada:



No hay comentarios: